• English
  • Italiano
  • Español
  • Français
  • Čeština
  • Deutsch
  • Suomi
  • Nederlands
  • Ελληνικά
  • עברית
  • Norsk Nynorsk
  • Euskara

Lan Atalak

Home/Lan Atalak
Lan Atalak 2018-03-05T12:19:52+00:00

Lan Paketeak: WP1

WP1:Nekazaritza Pilotuak (H01 – H36): LESPRO (Txekiar Errepublika) burua izango da)

WP honen helburua izango da, frogatzea nola Big Data Teknologiak pilotuetan integratuko diren nekazaritzako kasu praktikoetan eta nola teknologia horiek bete ditzaketen azken erabiltzaile komunitatearen aukera eta itxaropenak.
Big Data teknologiak hiru eremutan probatuko dira; goldaketa-nekazaritza, barazkigintza eta diru-laguntza eta aseguruak; eremu bakoitza azpi-pilotuetan probatuko da gai ezberdinekin eta nazioarteko herrialde ezberdinetan martxan ipiniko da.

Lan Paketeak: WP2

WP2: Basogintza Pilotua (H01 – H36); MHGS (Finlandia) burua izango da.

Lau herrialdetako hiru pilotu nagusiak basogintzako kasu praktikoen inguruan eraiki dira. Pilotuak Big Data teknologien erabilera eta erabiltzaile komunitateen itxaropenak betetzen diren balioztatuko dituzte. Big Data teknologiak hiru kasu nagusitan probatu eta balioztatuko dira: iturri ugaritako “crowdsourcing” zerbitzuak, baso-osasuna eta basoko datu kudeaketa zerbitzuak.

Lan Paketeak: WP3

WP3: Arrantza Pilotua (H01 – H36); SINTEF Fisheries (Norvegia) burua izango da.

zelan Big Data metodo eta tresnak lagundu dezaketen arrantza sektoreari aztertzea izango da Lan paketearen helburu nagusia. Ataza bakoitzaren barruan lan fluxuak prozesu iteratibo baten forma hartuko du honako pausuak izanik:

  • 1. Arrantza sektorean Big Data-ren erabilera gauzatuko duten kasuak garatu;
  • 2. Kasu bakoitzarentzako beharrezkoak diren datuak garatu, eta ziurtatu datu horiek lor daitezkeela;
  • 3. Datuak lor daitezkeela ziurtatuko duten sistema eta tresnak garatu;
  • 4. Beharrezkoak diren analisiak garatu;
  • 5. Azken erabiltzailearentzako zerbitzuak eta tresnak garatu.

Lan Paketeak: WP4

WP4: DataBio Plataforma Pilotuen laguntzarekin (H01 – H36); VTT (Finlandia) burua izango da.

Lan paketearen helburua, Bioekonomian eta lur-behaketan oinarritutako aplikazio berriekin, datuak bideratutako berrikuntzari aukera ematea da BigData teknologiak konfiguratuz eta moldatuz (bioekonomiako hiru ereduak: nekazaritza, basogintza eta arrantza).

Lan Paketeak: WP5

WP5: Lur eta Geo-Espazioko Behaketa datu eta zerbitzuak (H01 – H36); SPACEBEL (Belgika) burua da.

WP barnean erabilera komuneko eremu eta sektoreen ataza agnostikoak daude, lur-behaketa interfazeak eta datuak BigData plataformari hornituz eta DataBio pilotuak beharrezkoa duten laguntza ere hornituz.
Helburua da, estandar ezberdin arruntetan oinarritutako interfazeak daudenez; zerbitzuak, metadata eta datu irudikapenak nahiko erraz moldatu daitezke pilotu ezberdinetara eta Europar Batasunean zehar errepikatu eta transferitu daitezke, testuinguru honetatik at ere.

Lan Paketeak: WP6

WP6: Ezagutzaren sakabanaketa eta entrenamendua (H01 – H36); CREA (Italia) burua da.

Lan pakete honen helburu orokorra izango da bultzatzea; proiektuaren emaitza eta akzioak, erabiltzaile entrenamendua, ezagutza sakabanaketa eta proiektuko emaitzen ustiaketa. Horrela beste lan-paketeen lana bultzatuko da eta DataBio proiektuaren epe luzeko helburuak ere bultzatuko dira.
Akzioak batez ere IKT eta bioekonomia sektorean interesatutako aldeetara bideratuko dira. Helburu horietara heltzeko, komunikazio kalan ezberdinak eta kanalak erabiliko dira, DataBio web orrialdeak barnean dagoela: www.databio.eu.

Lan Paketeak: WP7

WP7: Ustiaketa eta Negozio-plana (H01 – H36); St Gallen Unibertsitatea (Suitza) burua izango da.

Lan Paketea partaide bakoitzaren instituzioan burutuko da proiektuaren bizi-ziklo osoan zehar.
Taldeko partaideak neurriak hartuko dituzte ziurtatzeko proiektuaren emaitzak beraiengatik zuzenean ustiatzen direla edo lizentzia akordioen bitartez beste batzuengatik. Bereziki, pilotuen kostu-irabazi analisi bat egingo da. Proiektuen emaitzak daukaten potentziak komertzialaren arabera modu argian identifikatu eta sailkatuko dira (ustiaketa plana), eta ustiaketa estrategiak negozio-plan eta kasuetan kuantifikatuko dira (negozio-plana).
Proiektuaren amaieran ustiaketa plana publiko egingo da.

Lan Paketeak: WP8

WP8: Kudeaketa (H01 – H36); INTRASOFT (Belgika) burua da.

Lan-pakete honek administrazio eta finantziazioarekin erlazionatutako jarduerak hartzen ditu, barne-komunikazioa eta kalitate-bermatzea eta arrisku ebaluazioa.