• English
  • Italiano
  • Español
  • Français
  • Čeština
  • Deutsch
  • Suomi
  • Nederlands
  • Ελληνικά
  • עברית
  • Norsk Nynorsk
  • Euskara

Pilotuak

Home/Pilotuak
Pilotuak 2018-03-05T12:40:59+00:00

Nekazaritza Pilotua

Big Data Tekonologia (BDT) paradigma teknologiko berria da, ekonomia guztia gidatzen ari den paradigma berria, teknologia baxuko industriak barnean daudelarik, nekazaritza bezalakoak, non Prezisiozko Nekazaritza (PF) izenburupean inplementatzen ari den.
BDT geo-kodifikatutako mapa eta denbora errealean monitorizatutako jardueren inguruan eraikitzen da, helburua baliabide erabileraren eraginkortasuna hobetu eta kudeaketa erabakien ziurgabetasuna murriztea izango da. PF bitartez, uzta handitu egiten da bereziki nekazal input-en mota eta dosi zehatzagoen aukeraketa egin daitekeelako (uzta motak, ongarriak, pestizida, herbizida, ureztatze ura), uztaren hazkunde eta garapen optimorako.

Europar nekazal sistemak baserri handi eta txikien nahaste bat da. Pilotu honetan baserri handi eta txikiak kontuak hartzeko, Big Data analisian erabiliko diren nekazal datak eskala txiki eta handiagoan aztertuko dira. Eskala txikia tamaina bietako baserrietarako egokitzen da; baina ikusmira berezia finantziazio gaitasun handiagoa duten baserri edo uzta sistema handiagoetan egongo da, lur hektareako ekoizpen neto handia dutenak. Eskala txikiko datuak batez ere hurbiltasun sentsoreetatik hartzen dira. Eskala handiko datuak batez ere lur-behaketatik lortuko dira eta barnean izango ditu nekazaritzarako garrantzitsua den informazioa. Informazio hori lortuko da, urruneko monitorizazio teknologia erabiliz, eta lur-behaketa teknika eta nekazal makinetatik.

Lur-behaketa eta eskala txikiagoko informazioa big data analisiaren bitartez erabiliko da (WP4) Europar Batasunean zehar inplementaturiko nekazal pilotuak monitorizatzeko eta pilotuen egoera eta aldaketak ebaluatzeko.

Big Data sistema analisiak pilotu buruei emango die oso zehatzak hurrengo motako aginduak:

  • Deskribatzailea: Operazioa bat aztertzeko modu egokiago eta hobeagoak.
  • Aginduak: operazio hobekuntzarako agindu periodikoak, adibidez: hazi, ongarri eta beste nekazal input-en kantitatea zehaztu, lurraren analisia, eta eguraldi eta gaizotasun iragarpen lokalizatuak eman denbora errealeko datuetan eta datu historikoetan oinarrituz.
  • Iragarpen-planak: uneko datuak eta datu historikoak erabili gertaera lokalizatuen iragarpenak egiteko.

Nekazaritza pilotuen egitura:

  A. Prezisiozko barazkigintza, oliba eta mahastiak barne.
A1. Prezisiozko nekazaritza oliba, fruta, mahatsa eta barazkietan.
A2. Big Data kudeaketa berotegietako ekosistemetan.

  B. Prezisiozko nekazaritza goldaketa lurretan.
B1. Zereal eta biomasa ustak.
B2. Makineria kudeaketa eta ingurugiroko arloak

  C. Diru-laguntzak eta aseguruak
C1. Aseguruak
C2. CAP laguntza

Arrantza Pilotuak

FAO-ren arabera (Food and Agricultural Organization), munduko arrantza sektorea etengabe hedatu zen 1996ean lortu zen 86.4 milioi tonako ekoizpen maximoa lortu arte; baina urte horretatik aurrera ekoizpena murrizten joan da. 2011an ekoizpena 82,6 milioi tona izan ziren eta 2012an 79,7 milioi tona. Maila biologiko jasangarrian arrantzatzen diren stock-en frakzioak murrizteko tendentzia dauka, horrela 1974an %90-eko bazen modu jasangarrian arrantzatzen zen stock-en frakzioa, 2011an %71.2-ra jaitsi zen.

Mundu Bankua (World Bank) eta FAO-ren arabera, arrantza bere gaitasun azpitik dagoen aktibo global bat da. Estimazioak dira ekoizpena 50 mila milioi dolar urteko handitu daitekeela, kudeaketa hobeagoa lortzen bada eta arrantza flotaren gain-kapitalizazioa txikiagotzen bada.

Arrantza pilotuak helburu bezala izango ditu Ipar Ozeano Atlantikoko arrantza pelagiko txikiak eta tropikoetako atun-ontziak. Pilotu horiekin hartuko diren areak urteko 13 milioi tonako ekoizpena dauzkate.

Erregai kontsumoaz gain, mantenu lanekin eta matxurekin erlazionatutako lanak eta denbora galerak ere garrantzitsuak dira itsasontzien inpaktu ekonomiko eta ingurugiroko inpaktuan. Pilotu honek itsasontziaren eraginkortasun energetikoa eta mantenu prebentiboa hobetzeko tresnak garatuko ditu, hori hurrengo operazio aukerak egiteko orduan emango duen laguntzaren bidez egingo da:

  • Itsasontziaren zama (itsasontziaren krosko erresistentzia murriztuz, eta ondorioz erregai kontsumoa murriztuz);
  • Eguraldi araberako itsasbide aukeraketa (erregai kontsumoa murriztu eguraldiaren egoera kontuan hartuz);
  • Egoeran oinarritutako mantenua (mantenu proaktiboa makineriaren sentsoreetan oinarrituz);
  • Optimizazioa, arrainak metatzeko dispositiboak bisitatzerako orduan egingo den aukeraketa optimoa;
  • Informazioa hornitu; eskifaia eta armadoreak arrantza planifikazio egokiena egiteko, arrantza gune egokienak eta gune horietan arrantza egiteko tresna eta metodo egokienen konbinazioan oinarrituz.

Beste alde batetik arrantza pilotuak egingo du:

  • Frogatu iturri ezberdinetatik eskuragarri dagoen informazioa (arrantza txostenak, neurketa ozeanografikoak, simulazio ozeanografikoak, stock simulazioak eta stock neurketak), erabili daitezkeela arrain stock-aren kalkulua eta stock horren banaketaren kalkulua hobetzeko. Datu horien parte bat urruneko monitorizazioaren bitartez lortuko da, eta beste parte bat sentsore eta monitorizazio tresna eta komunikazio tresna egokiak dituzten itsasontziak erabiliz lortuko da.
  • Merkatuko sektore batzuen garapena aurreikusteko informazioa hornitu, horrela arrantza mozkin handienak ematen dituen arrantza-motara bideratu daiteke. Kontsumitzailea ere arrantza mota horretako produktuek duten inpaktu ekologiko aztarnaren informazioa izango dute, lagungarri izango dena erosketa egiterako orduan.

Arrantza pilotuen egitura:

 A: Arrantza ontzien bat berehalako operazio aukerak
A1: Atun ontzi ozeanikoen berehalako operazio aukerak (AZTI)
A2: Itsasontzi pelagiko txikien berehalako operazio aukerak (SINTEF Fishery)

 B: Arrantza ontzien itsasbidai eta arrantza –planifikazioa
B1: Atun ontzi ozeanikoen arrantza-planifikazioa
B2: Itsasontzi pelagiko txikien arrantza-planifikazioa

  C: Arrantza moten jasangarritasun eta balioa
C1: Arrain pelagikoen stock kalkulua (SINTEF Fishery)
C2: Pelagiko txikien merkatuaren aurreikuspen eta trazabilitatea (SINTEF Fishery)

Basogintza pilotuen

Basogintza pilotuen helburua da:

  • Automatikoki identifikatu basoaren osasuna eta kalteak, elurra, trumoi-ekaitzak (haizea), lehorteak, euriak eta suak bezalakoak; sateliteen imajinak erabiliz eta monitorizaziorako helburuarekin mapen ekoizpena inplementatuz.
  • Zuhaitzen baliabideak optimizatu, zuhaitzen karakterizazio zehatza eginez tresna ezberdinak erabiliz (laser eskanerra eta zuhaitz adimenduen izendapena), adibidez, zeintzuk dira zerrategira doazen zuhaitzak, zeintzuk orea / papera, oihalgintza, bioerregaiak, eta abar… Helburua eskaintza eta eskaera berdintzea izango da.
  • Tresna integratuak garatuko dira eta kudeaketa plan berriak inplementatuko dira, kontuan izango dituztenak, zura ez diren produktuak eta kontserbazio-guneak eta era berean zuraren ekoizpena eta usta ekonomikoa maximo egingo dutenak. Hori Europako herrialde gehienentzako pausu bat haratago joatea da, non basoen kudeaketarako plan tradizionalak kudeaketa-plan “estatikoetan” oinarritzen diren, landatzerako orduan garatutakoak.

Basogintza pilotuen egitura:

  A. Iturri ugariko datuak eta crowdsourcing / e-zerbitzuetako datuak.
A1. Data partekatzea eta networking-a.
A2. Basoen jabeentzako monitorizazio eta kontrol tresnak.

  B. Baso-osasuna / Urruneko monitorizazioa
B1. Espezie inbaditzaile arrotzen kontrola (izurriteak) eta basoen kudeaketa
B2. Baso kalteen informazioaren monitorizazioa

  C. Basoko datuen kudeaketa-zerbitzuak
C1. Web mapagintza zerbitzua gobernuen erabakiak hartzeko prozesuetarako
C2. Erabiltzaile anitzeko basogintza datuen banaketa ingurugiroa