• English
  • Italiano
  • Español
  • Français
  • Čeština
  • Deutsch
  • Suomi
  • Nederlands
  • Ελληνικά
  • עברית
  • Norsk Nynorsk
  • Euskara

Hurbilketa

Home/Hurbilketa
Hurbilketa 2018-03-05T12:05:04+00:00

DataBIO-ri buruz: Teknologia

Nekazaritza, basogintza eta arrantza pilotuetan gaitasun gurutzatuko jarduerak beharrezkoak dira. Gaitasun gurutzatu horiek lur-behaketa eta sektore geoespazialarekin egongo dira erlazionatuta.
Gakoa diren Big Data teknologiaren osagaiak ondoko diagraman laburbiltzen dira.

Heterogeneotasuna puntu garrantzitsua da proiektuan. ICT, Big Data (BD) eta Lur Behaketa adituek Big Data-ren aniztasuna eta aldakortasunari aurre egiteko gai diren teknologiak hornituko dituzte. Horretaz gain, DataBio-k BD abiadura eta bolumena eutsiko ditu

DataBIO-ri buruz: Metodologiak

DATABIO proiektuaren metodologia orokorra Big Data teknologia plataforma eraiki eta pilotatzea da, eskuragarri dauden teknologia eta data taldeetan eta azken erabiltzaileekin lankidetzan oinarrituz; eta kontzeptuak pilotu ezberdinen bitartez aukeratutako sektoreetan balioztatuz.

Proiektua azken erabiltzaileen beharrizanen berrikuspen eta ulermen sakon batekin hasiko da. Prozesua berritzailea izango da eta lankidetzan egingo da, merkatutik hurbil dauden teknologiak erabiliz eta zerbitzu eta kontzeptuak pilotatuz eta balioztatuz interfaze, plataforma eta zerbitzu multzoak garatzeko, moldatzeko eta integratzeko. Ondorioz, guztiz beharrezkoa da proiektuaren emaitzak arrakasta izateko ongi egituratutako metodologia erabiltzea proiektuan.

Erabiltzaileen parte hartzea eta erabiltzaile / interesatuen ulermena bermatzeko, diseinu-metodo eta kontzeptualizazio eta prototipazio sorkuntza -metodo parte hartzaileak erabiliko dira (adibidez, lan-tailerrak, elkarrizketak, galdeketak, “Owela” online ko-berrikuntza plataforma proiektuaren hasieran ko-berrikuntza prestakuntza atazetan eta sektoreko pilotu bakoitzak irauten duen bitartean nekazaritzan, basogintzan eta arrantzan) http://owela.fi

Metodologiak, eskaeren analisirako sektore ezberdinen eskaeren konparaketak izango ditu: nekazaritza, basogintza eta arrantza. Horrela Big DATABIO plataformaren eskakizun bereziak ezarriko dira. Big Data soluzio eta datu taldeak oso ezberdinak izango dira erabiltzailearen ikuspegitik bioekonomia sektore ezberdinetan; baina erabiltzailearen interfazearen atzealdean sistema komunak erabiliko dira Big DATABIO plataforman.

Ko-berriztatzaile prestakuntza fasean egin beharreko beste jarduera batzuk araudi eta lege aldeak aztertzea izango da. Estatu eta Europa mailan eta beste parte interesatu batzuen eskaeren azterketa ere egin beharko da.

Behin kontzeptuaren definizio fasea amaitzean, azken eskaera tekniko eta plataformaren azken sistema-arkitektura definituko dira eta teknologia ezberdinen integrazioa hasiko da.

Sektore-pilotuen inplementazioa eta pilotatzea big data eta lur-behaketa adituek etengabean bultzatu eta balioztatuko dituzte. Adituek eskura dauzkaten metodo, tresna eta teknologiak erabiliko dituzte inplementazioetarako.

Big data eta lur-behaketa atazetako jardueren planifikazioa; erabiliko diren teknologien TRL-ak, sistemaren heltze-maila eta ingurugiroarekin erlazionatutako arloak kontrolatuko dituzte:

  • Pilotuak martxan egongo dira proiektuaren urte bakoitzean: merkatuan eskuragarri dauden big data eta lur-behaketa teknologiak erabiltzen dituzten pilotuak proiektuaren lehen urtean hasiko dira; eta ezaugarri berriak eta ia merkatuan eskuragarri dauden teknologiak bigarren eta hirugarren urtean integratu eta pilotatuko dira.
  • Big DATABIO plataformaren heltze-maila ere eboluzionatzen joango da pilotuek irauten duten bitartean.
  • Pilotuak jarduera denbora-tarte ezberdinak ere izango dituzte, ingurugiroarekin erlazionatutako faktoreengatik, eguraldiaren baldintzak eta urte aroen ondorioz (udaberria, uda, udazkena, negua); eta baita ere sektore ezberdinetako lehengaien produkzio aldaketen ondorioz; nekazaritza, basogintza eta arrantzan.

Prozesua aurrera eraman beharko da saltzaile ezberdinen sistema eta osagai guztiak, Big DATABIO plataforman eta sektoreko zerbitzuetan integratuz modu logiko eta kostu mugatuarekin, zerbitzu guztien betetzearen modu ulergarriak ikuskatuz eta guztiz funtzionala den check-out funtzioa prozesuan barneratuz. Kontuan izanik partaideen kopuru handia eta sistemaren konplexutasun eta irismen handia, etengabeko integrazio eredua erabiliko da; Big Bang integrazio eredu bat erabili beharrean.